Aurrera jarraitzen du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak, eta gaur izango dute bigarren saioa, bertsolari astigartarrek. Errenterian ariko dira, bertako Xenpelar taldearen kontra.
Astigarragaren aldetik bertsotan ariko dira Agin Laburu, Iker Goñi eta Urko Casado; eta Xenpelarren aldetik, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Aitor Albistur eta Haritz Casabal. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Olatz Mitxelena eta Lide Lasa.
Arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Xenpelar etxean. Saio honekin bukatuko da aurreneko fasea, eta aurrera egiteko, lehenengo postuan bukatu behar dute astigartarrek.