Kanpoan jokatuko du, beste behin, Ohorezko Mailako Hernanik gaur. Ez dute, ordea, ohiko partidua izango, Ampo Ordiziaren kontrako derbia izango baita, eta horiek, beti izaten dira beste neurketak baino bereziagoak. 16:00etan hasiko da bi talde gipuzkoarren arteko lehia, Altamiran.
Sei derbi segidan, irabazita
Azkenaldian ibilbide ona izan dute trikoloreek; azkeneko sei derbiak irabazi zituen, segidan, horietako lau Landaren eta beste bi, Altamiran. Baina egoera desberdinean daude orain bi taldeak: Hernanik hainbat baja garrantzitsu izan ditu azkenaldian, eta Ampo Ordiziak, aldiz, joko bolada ona daramaki, entrenatzailea aldatu zutenetik.
Horrela, beraz, itxaropentsu aterako dira hernaniarrak zelaira, baina presio puntu batekin, baita ere. Izan ere, azkenaurreko postuan daudenez, punturen bat eskuratu beharra izango dute hernaniarrek, promozio postuetatik ihes egiteko.