Umore Ona areto futbol taldeko jokalariek etxean jokatuko dute gaur, 20:30etan eskolan, Plaza Berri Sport taldearen kontra. Aurreko partidua, tolosarren kontrakoa, 5 eta 1 galdu ondoren, garaipen gosez izanen dira goizuetarrak. Animatzera gerturatzeko dei egin diete herritarrei.