‘Piztu desmilitarizazioa’ hitzaldia egongo da gaur Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 24a, 01:00

Entzun altsasukoak hitzaldia emango dute, gaur, Kontra­kantxa Gaztetxean, 18:00etan.  Altsasun gertatukoaren berri emateko. Piztu desmilitarizazioa hitzaldi biraren barruan kokatzen da. Pintxopotea ere egongo da hitzaldiaren hasieratik bukaeraraino
Bi guardia zibilen eta hainbat herritarren artean Altsa­sun izan ziren gertakariei buruzko hitzaldia bira egiten dihardute Altsasuko Herri Asanbladako kideak Euskal Herrian barrena. Altsasuko nahiz Sakanako errealitatea lehen pertsonan zabaltzea dute helburu. 30en bat herri eta auzo dituzte agendan eta harrerarekin pozik daude, izan ere Hego Euskal Herriko eskualde guztietara heltzea helburu zuten eta lortu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!