Mozorroak protagonista, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 24a, 01:00

GIPUZKOAKO txoko guztiak kolorez jantziko dira eguno­tan, eta baita Her­nani ere. Inauteriak hasi­ko dira gaur, eta haurrek eman­go diete ha­siera. Arra­tsaldeko 15:15­e­tan izan­­­go da eki­tal­di nagu­sia, Pla­zan. Pre­go­ia irakurriko dute, suzi­riak botako dituzte, eta on­doren, kale buelta emango dute, txa­rangaren atzean dan­tzatuz eta saltoka. Horrekin lehertuko dira ina­uteriak Herna­nin, eta bereziki presta­tutako ekintzei emango zaie ongietorria.

Musika protagonista, arratsaldean
Arratsaldeko 17:00etan atera­ko da, Kris­kitiña dantza tal­de­ko Erral­doi eta Buru­haun­dien konpartsa, Hernani Musika Es­kola Publikoko dultza­ine­roen musikaren erritmoa ja­rra­ituz. Jarraian, 17:30etan, hasiko da haurrentzat, DJ Po­rru eta Zunba Txikia, Plaza Berrin.
Aurtengo nobedade nagusi­etakoa, gazte batukada da. Gaztelekuak antolatuta, Guda­rien Plazan, Zo-Zongó gazte batukadak bere soinuekin alaituko du giroa, 18:30etan.
Musika Bandaren kontzer­tua izango da Milagrosan, ilun­tzeko 20:00etan, eta aurten auke­ratutako gaia Italia da, Bella Italia. Egitarau ofizialean 19:30etan jartzen du, baina  20:00etan izango da.  
Ordubete lehenago, kirolak bere lekua izango du inau­te­rietan. 19:00etan esku pelota partiduak antolatu dira, kirol­degiko frontoian. 

 

Inauterietako egitaraua 

OTSAILAK 24, Gaur
15:15, Jaien hasiera Plazan. Jarraian, eskolako umeak irtengo dira txarangarekin.
17:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:30, Haurrentzat DJ Porru eta Zunba Txikia, Plaza Berrin.
18:30, Gazte batukada herrikoia. Zo-Zongó. Gaztelekuak antolatuta Gudarien Plazan.
19:00, Afizionatu kategoriako pelota partiduak kiroldegian. 
19:30, Bella Italia. Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Milagrosan.


OTSAILAK 25, larunbata
10:00, Azeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
13:00, Erraldoiak eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea.
17:00, Haurrentzat Tomaxen abenturak Festara ikuskizuna, Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat, Iñigo Etxenike DJarekin, Atsegindegin.
18:30, Erromeria Ortzadar. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
00:00, Betikoak txaranga.

OTSAILAK 26, igandea
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Inmakulada ikastetxea.
18:30, Inauterietako txaranga.
19:30, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariak.
19:30, Kale antzerkia. Dantza: Tio Tironen Semeak. Tilosetan. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.

OTSAILAK 27, astelehena
09:00, Diana. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
10:00, Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak, Latsunbeberri auzoan.
12:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:00, Gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin. 8 urtetik gora.

OTSAILAK 28, asteartea
18:30, Sardinaren ehorzketa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!