Goizuetako Gaztetxean, kontuen egunerako, martxoaren 4an, kontzertuak antolatu dituzte. Gaztetxeak 25 urte betetzen ditu eta EtsaiakEroak taldeak Naufragoak bere diska berria aurkeztuko du eta Space Jam taldeak: AC/DC, Bob Marley, The Doors Led Zepellin, Steve Wonder, Rolling Stones, The Animals edota James Brown-en abestiak moldatuko ditu.
Kontzertuak 23:30etan hasiko dira eta 25 urte eta gero Etsaiak taldea berriz ikusi ahal izanen da, baina oraingoan izen berri batekin. Gaztetxea 25.urteurrena betetzen ari da eta ospatzeko Lekeitioko taldea dator. Sarrera doan da eta borondatea eskatuko zaie hurbiltzen direnei. Jarraitzaile sutsuena, oraingoz, abeslaria bera da, Aitor Ibarra, Auo, hau da, Etsaiak taldeko abeslaria orain erotuta.