Iruña Veleiako aurkikuntzak aztergai

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 01:00

IRUÑA Veleiaren inguruan, Hernani Errotzenek anto­latuta, aurreneko hitzaldia, gaur, egongo da, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. Be­raien es­perientziaz jardungo di­ra Koenraad Van den Dries­sche geologian doktorea eta Idoia Filloy arkeologoa. 
Van Den Driesscheren hi­tzaldiak 8 urte begiratzen au­sartu gabe izenburua izango du, eta bertan informazioa eta frogak azalduko ditu, ostrakak faltsuak ez direla ziurta­tzeko. Filloyk, ordea, Neuk ikasi eta bizi izan nuena azalduko du hitzaldian.
Filloyk bertan egin zituzten indusketa lanetan bizita­ko­aren berri emango du: «bertan geunden arkeologo taldeak, hamar urte eta gero, zortea eduki genuen aurki­kun­tza­rekin. Gra­­ba­­tu­ak  ma­rraz­kiak, hitzak eta testuak zituzten euskeraz. Baina froga­rik gabe bertan aurkitutakoa faltsutzat jo zen». Benetakoak direla azalduko du Filloyk. 
Konferentzian informazio gehiago eta frogak aurkeztuko dituztela diote biak.  Van den Driesschek faltsutzat jotzeko egin diren bi ikerkuntzak zalantzan jarriko ditu. «Objektibitatetik aldenduta eta gaitasuna zalantzan jartzen dituen inzidentziak daude ikerkuntza horietan: Piezen zati garrantzitsua (hezur eta adreiluak) ez dira ikertuak ere izan».
Finantzatu ahal izateko, hamarna eurotako bonoak aterako dira, nahi duenak bere ekarpena egin dezan. Gainera, bai erakusketan  eta bai hitzaldi­etan, ontzi bat izango da nahi duenak nahi duena eman dezan, boron­datez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!