Orain bi aste atzeman zituen Ertzaintzak, Astigarragako industria nabe batean, 1.547 marihuana landare. Eta aurreko astean, beste 520 landare aurkitu zituen Guardia Zibilak, beste pabiloi batean.
Lau lagun atxilotu dituzte, eta horietako hiru espetxean sartu dituzte.
Azaldu dutenez, otsailaren 15ean burutu zuen operazioa Guardia Zibilak, atxilotuen etxean, Donostian, droga mota ezberdinak aurkitu ondoren.
Pabiloia, duela urtebete zeukaten alkilerrean hartuta, atxilotuetako baten izenean, eta zazpi gela zeuzkan, guztiak marihuanaren produkzioari eskainiak. Bertan zeuzkaten argiztapen, aireztatze eta ureztatze ekipamenduak, lehortzeko zonalde bat, eta baita balantzak, enbasatzeko makina eta koadernoak ere, data, ordutegi eta arduradunen izenekin.