Hitzaldiak amaituko du gaur energia astea

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 01:00

Energia Astearen hirugarren eta azkeneko ekintza energia eraginkortasunari buruzko hitzaldia izango da. Gure etxebizitzetan energia aurrez­teko aholkuak emango ditu Uhin taldeak. Hitzaldia gaur, izango da, 19:00etan,  Biterin. 
Uhin taldeak azalduko du nola eta zeren arabera auke­ratu argiteria eta etxetresna elek­triko eraginkorrenak, be­ro­kuntza sistema eta galdara motak azalduko dituzte, nola erabili daitekeen bioklima­ti­ka energia beharra murrizte­ko. 
Uhinek emango duen hitzal­dia euskeraz izango da eta interpretazio zerbi­tzua jarriko du Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!