‘Bizitza’ ikuskizuna eskainiko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 01:00

il circo italiano zirko konpainiak Bizitza ikuskizuna ekarri du Hernanira datozen egunetarako. Hiru egunetan, Florida auzoan ipini duten karpan egongo dira. Bost emanaldi izango dira guztira. Bihar, lehendabi­zikoa, 17:00­etan hasiko da eta hurrengo laurak larunbatean eta igandean eskainiko dira. Larunbateko saioak 17:00etan eta 19:30etan izango dira eta igandean eguerdiko 12:00etan eta, azkena, 17:00etan hasiko dira.
Rossi sendiaren espekta­kuluak oihana du inspirazio eta bi ordu irauten du. Bertan ikusi ahal izango dira Paute eta Capitano pailazoak. Itza­lekin eta koloreekin, berdea nagusi delarik, saio berezi bat egingo dute, istorio bat kon­tatuz oihanari lotutakoa. Tra­pe­zioak, zintak... ma­gia saio berri bat azken finean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!