Inauteriak bihar datoz Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 01:00

Bihar egingo dute inauterien hasiera ofiziala, arratsaldeko 15:15etan, Plazan. Bertan el­kar­­­tuko dira herriko eskola guztietako haur eta gazteak. Pregoia irakurri, eta txarangaren atzetik aterako dira, inau­teriak alaitasunez eta dantzan hasteko.
Ondoren, 17:00­­etan aterako dira erral­doi eta buru­haun­diak, dultza­ine­roek eta Kriski­tiña dantza taldeak la­gunduta. Eta 17:30etan, haurrentzako Dj Porru eta Zunba Txikia egongo dira Plaza Berrin.
Aurten badira berrikuntza batzuk eta horien artean da, 18:30etan aterako den gazte batukada herrikoia, Zo-Zongó  taldearekin, Gaztelekuak an­to­la­tuta.  19:00etan esku pelota partiduak izango dira, kiroldegiko frontoian eta 19:30­etan, Italiako doinuak joko ditu Musika Bandak Mi­la­grosan.

Gazte bazkaria, larunbatean
Inauteriak ospatzeko, bazkaria egingo du larunbatean: Su­tu Hernanik antolatu du gaztetxean.
Bazkari horretara joan nahi duenak, aldez au­rretik Aker, Goiz Argi Garin eta Zin­tzarri tabernetan dauden listetan apuntatu behar du. 12 euro balio du. Menua hau izango da: ma­ka­rroiak, albondigak eta gaz­ta-tarta. Eta menu beganoa ere eskatu daiteke, izen ematean. 

BIHAR-EGITARAUA
-15:15etan: Jaien hasiera Gudarien plazan. Jarraian eskolako umeak irtengo dira txarangarekin.
-17:00etan: Erraldo eta Buruhandiak. Kriskitiña dantza taldea eta Hernani Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
-17:30etan: Haurrentzat DJ Porru eta Zunba Txikia Plaza Berrin.
-18:30etan: Gazte Batukada herrikoia. Zo-Zongó. Gaztelekuak antolaturik.
-19:00etan: Afizionatu kategoriko pelota partiduak kiroldegian.
-19:30etan: Bella Italia, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!