Errigoraren kanpaina, Ereñotzun ere martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Martxan da Errigora kanpaina, eta Ereñotzun ere izango da aukera, eskariak egiteko. Martxoaren 14ra bitarte egin daiteke, Auzo Udalean edo telefonoz: 943 55 10 00. Banaketa eta ordainketa, bi txandatan egingo dira: apirilaren hasieran olioa, eta ekainean kontserbak. Eskatzaileei, abixatuko diete ordaintzera eta jasotzera pasatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!