Kaldera batetik kea, atzo arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 01:00

Atzo arratsaldeko 17:00ak aldera suhiltzaile eta udaltzainak gerturatu ziren Marieluts auzora, keak eta erre usainak kezkatuta. Auzoko behe solairuko lokal batean kaldera bat ke asko ateratzen ari zen. Baina udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, horretan geratu zen guztia; «kaldera bat ez zen ari ondo erretzen, eta ke haundia atera zuen. Baina ez zuen surik sortu, eta ez zuen kalterik eragin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!