Urumea Harana Pastoral Barrutiko Helduen Taldeak topaketak antolatu ditu gogoeta egiteko: «elkarrekin gure kristau bizitza berreskuratu nahi dugu, gure bilaketak eta kezkak taldean elkarbanatuz, Nazaretheko Jesusen esperientzia hobeki ezagutu ahal izateko eta honela, gure baitatik, daukagun onena ateratzeko». Martxoaren 6an hasiko dira topaketak, eta maiatzaren 29ra arte, astelehenero elkartuko dira 19:00etatik aurrera, Hernaniko Donibane Gunean. Parrokiko bulegoetan izena eman behar da, astelehena baino lehen.