Ampo Ordizia-Hernani derbia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 01:00

HERNANIK Ordiziako Altamira zelaian jokatuko du larun­batean, 16:00etan, Ohorezko Mailako gipuzko­a­rren arteko derbia. Partidu berezia izaten da bi taldeentzat eta etzikoa bereziagoa Hernanik azken der­bietan lortu dituen emai­tzen ondorioz. 
Sei derbi, lau Landaren eta bi Altamiran, jarraian irabazi ditu Polidorik zuzentzen duen taldeak. Larunbatean zazpi­garrenaren bila irtengo dira, baina badakite aurten zaila izango dela gailentzea. Ampo Ordizia joko bolada onean dago, entrenatzailea aldatu zutenetik, eta Hernaniri berriz aurtengo denboraldian ara­zoak pilatu zaizkio baja garrantzitsuekin.  Sail­ka­pe­ne­an, Ordizia zazpigarren dago kokatuta, play offetik gertu, eta Hernani berriz azken­aurrena. Beraz beha­rrez­koak ditu puntuak promo­zio postu­etatik ihes egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!