San Valentin egunean banatu zituen sariak Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako Maitasun Gutunen Lehiaketako elkarteak. Parte hartu zuten 80 gutunen artean, Iñigo Legorburuk idatzitakoak bigarren saria jaso zuen; Beste larogei... ustian!! Umore kutsu haundiarekin, Ereñotzuko Txilibitako Pedrotxok Txirritari bere maitasuna agertzen dionekoa kontatzen du bertan; «Aitako batian, launak iji ta aja zebiltzala, eanak erabat; zu ne anka zuztarrei beida arrapatu zinttuan». Osorik irakurtzeko, egin klik hemen.