Iruña Veleiako hitzaldia arrakastatsua izan zen Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 26a, 01:00

Koenraad Van Den Driessche geologoa eta Idoia Filloy arkeologoak hitzaldia eman zuten pasa den ostegunean, Biterin. Egin ziren aurkikuntzak faltsuak ez direla azaldu eta informatu zuten eta jendea oso gustora irten zen entzundakoarekin. Van Den Driesscheren hi­tzaldiak 8 urte begiratzen au­sartu gabe izenburua izan zen, eta bertan informazioa eta frogak azaldu zituen, ostrakak faltsuak ez direla ziurta­tzeko. Filloyk, ordea, Neuk ikasi eta bizi izan nuena azaldu zuen hitzaldian. Datorren astean Patxi Zabaletak hartuko die lekukoa. Bonoen salmenta ere ongi joan zen antolakuntzaren esanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!