Igande honetako Hitzetik Hortzera telebista saioan, Basque Culinary Centerren grabatutako Bertso Gutiziak eskainiko dituzte, 15:00etatik aurrera. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan, Aitor Mendiluze gidari zutela. Sukaldaritza gai hartuta aritu ziren kantuan, eta saio umoretsua osatu zuten.