Martxoaren 19ko galdeketari babesa, hainbat abokatuk

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Herri galdeketa antolatu du BagaGiltza taldeak, martxoaren 19an, Hernanin eta Astigarragan. Eta horri bere babesa erakusteko eta kontsultan parte hartzea eskatzeko, agerraldia egin zuten Hernanin, bi herrietako hainbat abokatuk. Bertan egon ziren Iñigo Elkoro, Garbiñe Gómez, Arantxa Gorostegi, Ane Iturbe, Uxue Mingo, Mikel Von Wichmann, Itziar Santamaría, Saioa Ortiz, Carlos Sanz eta Kistiñe Lujanbio. Beste hainbatek, bere babesa erakutsi diote galdeketari, baina ez zuten bertan egoterik izan: Aiert Larrarte, Koro Arregui, Haizea Ziluaga, Onintza Ostolaza, Jose Ignacio Zubiarrain, Olatz Santamaría, Patxi Ezponda eta Iñigo Iruin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!