AEK euskaltegiaren Zilegi Eskolen barruan Errefuxiatuen egoera aztertuko dute gaur, Su Hernandezen eskutik, Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, Greziako Polykastro eta Thessalonikyn izandako esperientzia kontatuko du Hernandezek berak. Thessalonikyko egoera berezia da, muga hurbil dagoelako. Bertako kanpamenduetan aritzeko erregistratu egin behar da.