ELKARBIZI taldea bizikidetza eraikitzen saiatzen da. Hiru urte badaramazkite lanean proiektu eta ikastaro desberdinekin eta bizikidetza sozio-politikorako oso garrantzitsuak diren gaiak jorratuz.
Aurtengo programa, 2017koa, martxoaren 8an hasiko da eta urria bitarte luzatuko da. Lehenego ikastaroan, pertsonen arteko eredu humanistak ezagutzeko lanarekin jarraituz, Arizmendiarrieta zenaren bideaz jardungo dute, Arrasaten 1941tik 1975 urter bitarte egin zuen lana aztertuz. Astigarragan egingo d alehen ikastaroa.
Hurrengo hiru ikastaroetan, tormentuaren memoria osoaren alde agertu nahi dute. Hernanin hirugarrena antolatu da, maitzaren 10ean.