Euskeraz hitz egiteko aukera egongo da bihar Mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 01:00

ZITA bikoitza daukate he­rri­tarrek, euskera elkar tru­ka­tu eta konpartitzeko. Izan ere, Mintzodromoa egingo dute bihar Biterin, Euskara Ari Du egi­ta­rauaren barruan, Udal Euskaltegiak antolatuta, eta bi saio izango dira: goizean au­rre­nekoa, 10:00etatik 11:00­etara; eta arratsaldez bigarren saioa, 19:00etatik 20:00etara.
Helburua da, euskera ikas­ten ari direnek praktikatzea, euskeraz erraz egiten duten herritarrekin. Beraz, maila guztietako euskaldunak bil-tzea nahi dute. Udal Eus­kaltegitik diote «euskera ikasten ari bazara edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra da praktikan jartzeko; egunerokoan euskeraz egiten baduzu ere, animatu zaitezke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!