Mari Ayestaranentzat, Carmen Adarraga saria

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 01:00

Emakume kirolarien aha­leginak eta horien alde egin­dako lana aintzat hartu eta nabarmentzeko sortu zuen iaz Foru Aldundiak Carmen Ada­rra­ga saria. Aurten, martxo­aren 7an, Emakumeen Nazio­arteko Egunaren bezperan, Ideo Oronan egingo den eki­taldian, Mari Ayestaran ho­ckey jokalari eta entrena­tzaileak jasoko du saria.
Kirolari donostiarra, hain zuzen, gakoa izan da Real Soci­edaden emakumezkoen hockey taldearen historian, jokalari bezala aurrena eta entrenatzaile gisa gero.
Jokalari zela, Espainiako selekzioak 1971etik 1984ra bi­tartean jokatu zituen partidu guztietan hartu zuen parte, eta nazioarteko 89 partidu ofi­zial jokatu zituen Ayestaranek (Europako txapelketak, mun­dukoak, lagun artekoak...).
Arrakasta ugari pilatu ditu bere ibilbide luzean zehar, jubeniletan hasita. Gogoan izan behar da, besteak beste, 1985-86 denboraldian Oho­rezko Mailako liga sortu zenean Real Sociedad taldeak lortu zuela aurreneko titulua. Erregi­naren Kopa ere bitan.

Urrea Bartzelonako Joko Olinpikoetan
Unerik gogoangarrienetakoak 1992an Bartzelonan egin ziren Joko Olinpikoetan bizi izan zituen Mari Ayestaranek. Berak entrenatzen zuen Espai­niako selekzioak, hain zuzen, urrezko domina lortu zuen. Mari Ayestaranen gidari­tzapean, Teresa Motos, Nagore Gabellanes eta Maider Telleria izan ziren lepotik urrezko domina olinpiko bat zintzilikatu zuten aurreneko emakume gipuzkoarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!