Energia eta faktura aurrezteko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 01:00

Energia Astean buru belarri sartuta dago Hernani eta gaur bigarren ekintza, argin­da­rra­ren faktura ulertzeko tailerra, izango da. 19:00etan, Biterin, Goiener kooperatibak azaldu­ko du nola aurreztu po­tentzia eta nola optimizatu energi­aren komer­tzia­liza­tza­ilea. Goi­enerreko tailerra eus­ke­raz izango da eta inter­pretazio zerbitzua jarriko du Uda­lak. 
«Energia Aste hau Udalean eskuartean dugun Energia Ira­un­korrerako Plangintzarekin lotuta dago. Iazko azaroan hasi ginen plangintza hori lantzen eta martxoaren buel­tan bukatzea espero dugu», nabarmendu du Mattin Aldaia Ingurumen zinegotziak. 

Bihar, hitzaldia 19:00etan
Energia Astearen hiru­ga­rren eta azken ekintza energia eraginkortasunari buruzko hitzaldia izango da. Gure etxebizitzetan energia aurrez­te­ko aholkuak emango ditu Uhin taldeak. Hitzaldia bihar, ostegunean, izango da 19:00­etan, hau ere Biterin. 
Uhin taldeak azalduko du nola eta zeren arabera auke­ratu argiteria eta etxetresna elektriko eraginkorrenak, be­ro­kuntza sistema eta galdara motak azalduko dituzte, nola erabili daitekeen bioklimatika energia beharra murrizteko.
Aldaiak gogorarazi duenez, «herri batek duen edo nahi duen jendarte mota eredu energetikoarekin erabat lotuta dago. Gainera, energiaren sek­toreak izugarrizko eragina du ingurumenean eta energia ereduaren arabera lortuko du­gu ala ez garapen sozio-eko­nomikoaren eta inguru­menaren arteko oreka».
Europar Batzordeak plaza­ra­tutako Energiaren inguruko Alkateen Ituna da Udal plan­gintzaren oinarria. Horren planteamen­dua da mundu o­so­an negutegi efektuari aurre egin nahi ba­diogu, mundu osoko herrial­deetan politika koordinatua egin behar dela, herrialdeen gobernuetatik hasita eta udaletaraino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!