Ez da asteburu ona izan, Mundarro La Salleko bi talde nagusientzat. Mutilek galdu egin zuten etxean, Mondragon Unibertsitatea bigarren sailkatuaren kontra (42-49). Eta neskek ere galdu egin zuten, Ostadarren kantxan (66-59); horrekin, aurrea hartu diete lasartearrek.