Larunbatean jokatu zen Pala Txapelketa Mixtoa, Txomiñene frontoian, Gazte Asanbladak antolatuta. Zortzi bikote aritu ziren lehian, giro ederrean, eta Eider Arco eta Asier Salaberria nagusitu ziren. Finalean, 15-11 irabazi zieten Susiri eta Ugaitz Iturralderi, txapela janzteko. Bestalde, azaldu dute faltan bota zutela herriko gazteria, jokatzen eta animatzen: «ea hurrengoan gehiago elkartzen garen!».