Ostiral honetan, etzi, banatuko ditu organikoaren edukiontzietarako txartelak, Astigarragako Udalak. Etxez etxe utziko dizkiete herritarrei, buzoian; familia bakoitzeko, txartel bana. Eta triptiko bat ere jasoko dute, txartelarekin batera, beharrezko informazio guztiarekin. Txartel hori bera erabiliko da errefuxarentzat ere, edukiontzi grixak jartzen dituztenean.
Udalak azaldu duenez, aste honetan zehar jarriko ditu organikoaren edukiontzi marroiak, San Marko Mankomunitateak, herriko puntu guztietan.
Martxoaren 1etik aurrera, martxan
Organikoaren edukiontzi bidezko bilketa, martxoaren 1ean hasiko da. Beraz, otsailaren 28tik aurrera, ezingo da Atez Ateko sistema erabili, organikoarentzat.