Ttarla Dantza Taldea ‘Gym’ bihurtu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 27a, 01:00

Ttarla  Gym eta Inmakulada Ikastetxeko emotikoiek, Her­na­niko kaleak hartu zituz­ten konpartsen egunean. Egural­dia lagun izan zuten eta ho­rrek ikusgarritasuna gehitu zion bi konpartsen desfileari. Eguna iritsi arte ez zen jakin zerekin harrituko zuten, Her­nani, konpartsetako kideek.
Goizetik gimnasiorako bi­de­an normalean baino jende gehiago zegoen prestaturik eta berehala jakin zen, Ttarla Dantza Taldekoek, Gym berria ipiniko zutela Urbietatik hasi eta Plazaraino. Puri-purian da­­uden abesti guztiak dan­tza­tu zituzten, Inmakulada ikas­tetxeko gaztetxoek bezalaxe.
Hauek berriz irribarrez eta bihotzez betetako emotikoiez mozorroturik zeuden. Haserre zegoen bat ere aurkitu zite­keen.

Tilosetako kale antzerkian ume ugari bildu ziren
Musikak ez zuen etenik izan arratsaldez. Lehendabizi inau­terietako txarangak gogorazi zuen festa ez zela amaitu eta on­doren kale antzerkia eta trikitilariak ikusi zire. Tilo­setan Tio Tironen Semeak an­tzeslanaz gozatu zuten umeek.
Inauteri guztian zehar bezala jende asko eta asko ibili zen egun guztian zehar kalean barrena. Ia denak mozo­rro­turik. Dudarik gabe eguraldia asko laguntzen ari da aur­tengo inauterietan, pasa den urtean ez bezala.
Bihar, sardinaren ehorz­ketak itxi ohi du inauteria ofizialki, baina festaren azken eguna benetan gaur biziko da. Ekitaldi ugari daude progra­matuak: azeri dantza, zezen txiki eta poniak, kulkir haur jolasak, erraldoi eta buru­handiak, puzgarriak... izango dituzte gotzatzeko goizean hasi eta arratsalderarte.

GAURKO EGITARAUA
09:00: Diana. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
10:00: Azeri Dantza gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00: Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00: Erraldoi eta Buruhandiak. Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:00: Gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin. 8 urtetik gora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!