Zita bikoitza, Inauteriekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 01:00

Asteburu honetan ospatuko dituzte Inauteriak, Astiga­rragan ere. Eta zita bikoitza jarri dute, gainera. Larun­ba­tean, festa antolatu dute, Joseba Barandiaran plazan, 16:30etan hasita: mozorro eta itxuraldatze tailerrak, disko festa, eta txaranga.
Igandean, berriz, Euskal Inauterien Konpartsa aterako da 11:30etan, Ergobiatik, eta Joseba Barandiaran plazan bukatuko du. Plaza dantzak eskainiko dituzte bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!