Inauteriak hastear daude eta Berriak elkartetik herriari kolorea emateko aukera paregabea dela uste dute. Hori dela eta, Kaxkoko balkoi original eta deigarriena sarituko duen lehiaketa bat antolatzea erabaki dute.
Lehiaketa honetan denak balio du: globoak, telak, banderak, girnaldak... Ez da ahaztu behar helburua atentzioa deitzea eta Kaxkoa koloredun balkoiez betetzea dela.
Irabazlea martxoaren 1ean, asteazkenean, argitaratuko da eta Berriak saltokietan erabiltzeko 100 euroko erosketa balea eramango du.
Ekimen honetan parte hartzera animatzen dituzte Kaxkoko bizilagunak eta berriro ere, Hernani dekorazio koloretsuz ikusteko.