Iruña Veleiaren inguruan, Hernani Errotzenek antolatuta, lehen hi-tzaldia egongo da ostegunean, 19:00etan, Kultur Etxean. Beraien esperientziaz jardungo dira Koenraad Van den Driessche geologian doktorea eta Idoia Filloy arkeologoa. Van den Driesscheren hitzaldiak 8 urte begiratzen ausartu gabe izenburua izango du, eta bertan informazioa eta frogak azalduko ditu, ostrakak faltsuak ez direla ziurtatzeko. Filloyk, ordea, Neuk ikasi eta bizi izan nuena azalduko du hitzaldian. Finantzatu ahal izateko, hamarna eurotako bonoak aterako dira.