Boliviako aldaketa prozesuak aztergai

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 01:00

Mugarik Gabe Gobernuz Kanpo­ko Erakundeak anto­latuta, eta Hernaniko Koo­perazio Taldearen laguntza­rekin, hitzaldia egingo dute gaur, Mugimendu eta ko­mu­nikazio indigenaren papera Boliviaren aldaketa prozesuan izenburupean. 19:00etan izan­go da, Bi­te­rin, eta parte hartu­ko dute Bo­li­viatik bertatik etorritako Iván Sanjine­sek eta Guatemalako Marta Chocek.
Komunikazio indigenari bu­ruz jardungo dira, batez ere, eskubideen defen­tsan dau­ka­ten paperari buruz.
Marta Choc Calel (maya q’eqchi’ herria, Guatemala). Tz’ikin Sareko Hedapen Batzor­deko Koordinatzailea, Komu­ni­katzaile komu­nita­rioa, Bali­a­bide Naturalen Defenda­tzailea, Kultura Sustatzailea eta Ikus-entzunezkoen treba­tzailea da. Nazioarteko XIII. FicMayab’ Herri Indigenen Zinema eta Bideo Jaialdiko (2017-2018) prestatze-batzorde­ko kidea ere bada. 
Iván Sanjinés Komunikazio Interkulturalaren Garape­nerako Fundazioko (CEFREC) zuzendari eta sortzailea da. Zinegilea da eta, orain 25 urtetatik, lanean ari da komunikabideen de­mo­kratizaziorako eta be­raien jabetzea, herri indi­genen partetik, gerta dadin. Hasiera batean Martha Zeladi zen etortzekoa, baina azkenean Marta Chocek ordazkatuko du.
Indigenen mugimenduen herrialdean izan duten era­gina eta prozesua azter­tuko dute bai Chocek eta baita Sanjinesek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!