Asteburu gazia izan dute Hernaniko pelotariek, 8 partidu irabazi dituzte, eta 15 galdu. Horietatik bat, garrantzia haundikoa: Euskal Herriko txapelketa jokatu dute Apezetxea eta Lizeaga nagusiek, baina Zazpi Iturriren kontra galdu zuten atzo, beraz, finalerdiak jokatzeko aukerarik gabe geratu dira. Maila bereko Cisneros eta Oiaga, aldiz, Gipuzkoako trinkete txapelketako finalerdiak jokatzeko sailkatu dira. Hortaz, Iruran izango dute zita, larunbat honetan.