«Jendeak ni topatu nahi izan­go nau eleberrian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 20a, 01:00

Horixe; nola iritsi zara honaino? Izenburuaz gain, beste aldaketarik izan da? 
Testuak, edo ideiak berak ez du­te alkate haundirik izan. Izenburua, ez nuen asko pen­tsa­tu eta iruditu zitzaidan flojo xamarra geratzen zela. Krisi batean oinarritzen da liburua, eta denbora guztian galdera bat errepikatzen da. Gai­nera, Anariren kantu ba­te­ko esaldia ere bada. Azken momentuko aldaketa bat izan da hori.

Saria jasotzean aipatu zenuen proiektua aurkeztu ondoren ere, idazten segi zenuela. Nola bizi izan duzu idazle lana?
Inoiz egin gabeko ariketa izan da eleberria eta fikzioa idaz­tea. Artikuluak idazten ditut, baina ez nobela. Ariketa be­za­la hartu dut. Eta emaitzarekin gustura nago. Beti ere, kan­po­ko begirada falta zait. Urtebete idazten eman ondoren, behar dut kanpoko feedback hori. Gutxitan pasa zait hori behar izatea; besteek zer pentsatuko duten. Eta orain, bertigo pixka bat ematen dit!

Eleberrira salto egitean, izan duzu autoreren bat oinarri?
Estiloari dagokionez, argi neu­kan azidoa, zinikoa izango ze­la. Uxue Apaolaza erreferente bat da horretan. Beretzat ekar­pen haundia egin zuen idaz­kera gordinean. Eta horrela atera zait. Badauka puntu gor­din eta iluna, eta ez da ka­sualitatea. Baina ez da barrua ilun daukadalako; erabaki bat izan da pertsonaia horrela ateratzea. Intimista da, baina gordina. Umore ikus­pun­tu­a­re­kin irakurtzeko egindakoa. Ne­retzako, zinikoa. Baina ea zer dioen jendeak.

Aipatu izan duzu eleberria kritika bat dela. Zeri?
Kritika badago. Batez ere, gure belaunaldia erretratazen duen krisiari. Momentuan krisi ton­­toa diruditenak, erakusten dute klase jakin batekoek zein erabakitzeko aukera dauz­ka­gun. Behar gehienak asetuta dauz­kagunean, neuros­mora­ko joera daukagu. Kapi­talis­mo­ak helburu batzuk jartzen diz­kigu, eta a zer krisia, ez ba­ga­ra horietara iristen! Be­ha­rrak asetuta edukita, zerk ga­ra­matza krisira?

Eta zuk? Izan al duzu krisirik lanean aritu zaren bitartean?
Bai. Baina eseri eta bota egin nuen guztia. Krisia, gehiago izan dut zuzenketekin. Ez naiz perfekzionista, eta aurreneko partea, idaztea, politagoa iru­di­tu zait. Bigarrena gehiago kos­ta zait. Irakurleak naba­ri­tu­ko du iritsi eta bota egin du­da­la, etorri bezala. Ez da­ra­bil­kit idaz­kera bereziki landua. Bar­ne ahots bat da. Aurreneko no­be­la da. Argi neukan ez nentorrela euskal letrak aldatzera! 

Eta hori pasata, idatziko duzu berriro?
Gustatu egiten zait idaztea. Ari­keta hori bai egingo nu­ke­e­la berriro. Baina ikusi egin be­har da nola tratatzen nauen pu­blikoak, eta gero, gogoa edu­ki behar dut berriro ere ho­rrela ikusgai jartzeko. Baina jarraituko dut idazten.

Eleberri bat idazteak norbera ikusgai jartzea dakar? Beldurra ematen du horrek?
Ohituta nago, beste arlo ba­tzue­tan, plazan egotera; po­li­ti­kan, feminismoan… Beste se­gur­tasun bat izaten dut. Ba­da­kit jendeak ni topatu nahi izan­go nauela eleberrian. Ez da au­tofikzioa, baina jendeak Ka­tta­lin ikusi nahiko du. Argi dau­kat hori, eta ezer gutxi egin dezaket. Esan deza­ke­da­na da, egitan ez dela au­to­fik­zi­oa; kontatzen dena ez da nik pentsatzen dudana edo neri pasa zaidana.

Igartza saria jaso ondoren idatzi duzu eleberria. Horrelako sariketen zein balorazio egiten duzu?
Oso inportanteak iruditzen zaizkit horrelako sariak. Alta­bo­za dira. Baina birpentsatu egin behar da sorkuntza pro­ze­sua. Prozesu indibidual be­za­la ulertzen dugu, eta ko­lek­ti­boan asko hobetu daiteke. Feed­back-­arekin, kolektiboa­goa egin prozesua, eta horrela, hobetu. Eta ekonomikoki ere gehiago lagundu beharko li­-tza­tekeela uste dut.

Azkenik, zein gomendio egingo zenioke irakurleari?
Gozatu dezala jendeak nahi du­en bezala. Baina bai go­men­da­tuko nieke ironia teklari on ematea. Umorea ez ahazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!