Kontrakantxa Gaztetxeak antolatuta, inauterietako bazkaria egingo dute datorren larunbatean Gaztetxean bertan. Bertan bazkaldu nahi duenak, dagoeneko aukera dauka izena emateko, horretarako zerrendak lau tabernatan jarri dituzte: Garinen, Akerren, Goiz Argin eta Zintzarrin. Menua izango da: makarroiak, albondigak eta gazta-tarta. Aukera beganoa ere, izango da.