Manifestazioa gaur, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 19a, 01:00

Manifestazioa deitu du gaurko GuraSOS elkarteak erraustegiaren eztabaidaren bueltan. Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez! lelopean, Foru Aldundiari eskatu nahi diote «elkarrizketaren bidea jorratzeko, eta elkarrengana hurbiltzeko aukera aztertzeko». Eguerdiko 12:00etan hasiko da manifestazioa Donostiako Artzain Onaren katedraletik, eta Bulebarrean emango zaio bukaera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!