Inauteriak ospatuko dituzte hernaniarrek ostiraletik aurrera, baina gaurko bi ekitaldiek emango diote hasiera inauterien egitarau ofizialari.
Iñude eta artzaiak, aurrenekoak
Iñude eta artzaien konpartsa izango da goiztiarrena. Goizeko 11:45etan abiatuko dira Urumea ikastolako 250 partaideak, ikastolako patiotik, eta handik bueltaxka egingo dute herritik barrena; Sandiusterri, Elkano kalea, Gudarien Plaza, Kardaberaz kalea, Plaza Berri, Kale Nagusia zeharkatuta, Plazan egingo dute ekitaldi nagusia 12:30ak aldera.
Musika Bandarekin, bat
Eta bertan, ekitaldi nagusi horretan, egingo du bat iñude eta artzaien konpartsak Hernaniko Musika Bandarekin. Ondoren, beraiek hartuko baitiote testigua. Eguerdiko 12:45etan hasiko dira Tolosako inauterietako doinuekin udaletxeko arkupea zipriztintzen.
Hasiera ofiziala, ostiralean
Dena den, gaurko ekitaldiak inauterien iragarle besterik ez dira izango. Ostiralean egingo dute herriko ikastetxeetako haurrek hasiera ofiziala, arratsaldeko 15:15etan. Jarraian, txarangaren erritmora egingo dute kalejira; hortik aurrera, umorearen eta mozorroen festak ez du etenik izango!
Ekintza mordoa, asteartera arte
Haurrentzako antzerkiak eta disko festak, betiko Azeri dantza, erromeriak, txarangak... denetarik izango da, herritar guztientzat!
Ez dira faltako, ezta ere, igandeko konpartsen irteera, eguerdiko 12:00etan irteten dena, ezta Hernaniko inauteriei agur esaten dien ekintza preziatua: sardinaren ehorzketa.
Inauterietako egitaraua
GAUR,
11:45, Iñude eta artzaiak. Antolatzailea: Urumea ikastola.
12:45, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua udaletxeko arkupeetan.
OTSAILAK 24, ostirala
15:15, Jaien hasiera Plazan. Jarraian, eskolako umeak irtengo dira txarangarekin.
17:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:30, Haurrentzat DJ Porru eta Zunba Txikia, Plaza Berrin.
18:30, Gazte batukada herrikoia. Zo-Zongó. Gaztelekuak antolatuta.
19:00, Afizionatu kategoriako pelota partiduak kiroldegian.
19:30, Bella Italia. Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Milagrosan.
OTSAILAK 25, larunbata
10:00, Azeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
13:00, Erraldoiak eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea.
17:00, Haurrentzat Tomaxen abenturak Festara ikuskizuna, Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat, Iñigo Etxenike DJarekin, Atsegindegin.
18:30, Erromeria Ortzadar taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
00:00, Betikoak txaranga.
OTSAILAK 26, igandea
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Inmakulada ikastetxea.
18:30, Inauterietako txaranga.
19:30, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariak.
19:30, Kale antzerkia. Dantza: Tio Tironen Semeak. Tilosetan. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.
OTSAILAK 27, astelehena
09:00, Diana. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
10:00, Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak, Latsunbeberri auzoan.
12:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:00, Gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin. 8 urtetik gora.
OTSAILAK 28, asteartea
18:30, Sardinaren ehorzketa.