‘Pride’ pelikula, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 19a, 01:00

Pride pelikula (euskeraz, ‘ha­rro­tasun’) britainiarra jarriko dute etzi Biterin, Gure Esku Da­gok eta Bagagiltzak eskatuta. Arratsaldeko 19:00e­tan izan­go da proiekzioa gaztelaniaz, eta sarrera irekia eta debaldekoa izango da.

«Denok elkartuta lortu dezakegu»
Galesen kokatutako pelikula da Pride; bertan kontatzen da Margareth Thatcherren go­ber­nu­pean meatzariek greba deitu zutela. Horren aurrean, Londresko Gay Harrotasuna­ren egunean, kolektibo ho­ri meatzarien aldeko dirua lortzen saiatzen da.
Pelikulak irudikatzen du, Gure Esku Dago eta Bagagil­tzaren ustez, «denak elkartuta zerbait lortu dezakegula». Eta beraz, «momentu batean utopia izan daitekeen hori, denok elkartuta errealitate bihurtu daitekeela». 
Hori da, hain juxtu, Gure Esku Dagok zabaldu nahi duen mezua: «denok elkartuta lortu dezakegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!