Alebin eta infantilak gaur, Adarraga Memorialean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 19a, 01:00

Beste urte batez, Gipuzkoako   atleta gazteek protagonismo osoa izango dute gaur Sa­gastialdeko atlestismoko pistan. Goizeko 11:00etatik aurrera, bertan burutuko du CD Her­­naniko atletismo sailak Adarraga Memorialaren 53ga­rren edizioa.   

Bost lasterketa
Denera bost lasterketa izango dira, kategorien arabera. Goi­ze­ko 11:00etan emango zaio ha­si­era jardunaldiari, eta ia or­du laurdenero izango da lasterketa bat.
Infantil mutilak izango dira aurrenekoak, 2.736 me­tro­ko ibilbidearekin; ondorengoak izango dira infantil neskak, 2.122 metroko lasterketan; distantzia bera egingo dute alebin mutilek, gero; eta bukatzeko, alebin neskak sartuko dira pistan, 1.508 metroko lasterketa burutzeko. 
Benjaminek ere, izango dute parte hartzeko aukera; pista erdia zeharkatuko dute, hau da, 670 metro korritu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!