Bi hilabete zeramazkin Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak etxean, Landaren, jokatu gabe. Eta partidu garrantzitsu batekin ekin zioten atzo, martxari. SilverStorm El Salvador Ligako eta Kopako txapelduna hartu zuten etxean, eta ederki borrokatu bazuten ere, ez zuten ezustekorik lortu.
7-48 (b) galdu zuten etxekoek, eta ezinbesteko garaipena lortu zuten El Salvadorreko jokalariek, beraien helburuari eusteko: Ohorezko Mailako lider dira, orain.
Punturik ez, aurreneko zatian
Borrokan jo eta su aritu ziren arren, trikoloreek ez zuten punturik eskuratu norgehiagokaren aurreneko zatian. El Salvadorrek aurrea hartuta joan ziren, beraz, atsedenaldira (0-10).
Indartsu atera dira zelaira bigarren zatian, eta horrela, 46garren minutuan egin du partiduko entsegu bakarra Hernanik, Iñaki Leoneten eskutik. Ondoren, Anartz Elosegik lortu du transformazioa.
Derbia Ordizian, datorren larunbatean
Berezia izango da oso, datorren larunbateko norgehiagoka, Ampo Ordiziaren kontrako derbia izango baita. Kanpoan jokatuko dute berriro ere trikoloreek, Ordiziaren etxean. Arratsaldeko 16:00etan daukate zita, Altamira zelaian,