Puxka biltzeko zita zomorroek, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Inguruko herri batzuetara baino lehenago iritsiko dira ihauteriak Ara­nora. Datorren larunbatean, gaur zortzi, eginen di­tuz­te, urteroko planari ja­rraituz. Hala, goizeko 08:30etan abiatuko dira zomorroak puxka biltzera, eta herritarrek elkarrekin bazkalduko dute, baserriz baserri ibili ondoren.

Surotik, baserriz baserri
Aurreko urteetan bezalaxe, Suro izanen dute aranoarrek topaleku; berta­tik hasiko dute buelta 08:30etan.
Surotik hasita eta Izer eta Alabier trikitilarien laguntzaz, auzoz auzo ibiliko dira: Surotik Arranbidera joanen dira gero, Benta Berri zeharkatuko dute segidan, Be­heko Herri ondoren, eta azkenik, herrian bukatuko dute puxka bilketa. Bukaera arratsaldeko 15:00­ak aldera izanen da; orduan joanen dira de­nak soziedadera bazkaltzera.
Bertan bazkaldu ahal izateko, Kontsejun eman behar da izena, lehenbailehen.

Herri afaria, eguna bukatzeko
Gauean, festarekin ja­rraitzeko aukera izanen dute aranoarrek, herri afarian. Urtero bezala,   soziedadean eginen du­te, eta festa giroa, alaitasuna eta kantuak ez dira faltako, bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!