«Oles ta oles etxekoak» dio Santa Agedari eskainitako kopla batek, eta oleska egin zieten aurreko larunbatean ereñotzuar batzuek beraien bizilagunei. Santa eskean atera ziren, urtero bezala, emakume, gizon eta haurrak, eta koplak abestuz egin zuten Pagoagatik Larre Gainerako bidea. Aterkia lagun, giro onak eta Santa Ageda bezperako kantuek estali zituzten euri jasatik.