Astigarragako bertsolariak zarauztarrekin bihar, Gipuzkoako Herriartekoari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Hasi da, Gipuzkoako Herriar­te­ko Bertsolari Txapelketa. Le­hen­go asteburuan hasi zen, hain justu, eta maiatzera arte, nor baino nor ariko dira, izena eman duten 38 talde. Horien artean, Urumea bailarako gi­puz­­koarrei dagokienean, As­ti­garragako eta Ereñotzuko talde bana, eta Hernaniko bi.
Astigarragako taldeak bihar izan­go du aurreneko saioa. Zi­po­tza elkartean jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etan, eta Zarauzko Tulipanak taldearen kontra ariko dira. Ondoren, afari-merienda egingo da.
Lehiarik ez da faltako, baina denaren gainetik, umore ona eta giro ezinhobea izango dira nagusi. Izan ere, Gipuz­ko­a­ko Bertsozale Elkarteak anto­la­tutako txapelketa honen oi­na­rria «auzolana» da. «Gi­puz­ko­ako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da», azaldu zuten aurkezpenean; «lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz».

Bi fase eta final aurrekoa, finalaren aurretik
Txapelketa lau fasetan banatu da, eta aurrenekoa martxan dago, martxoaren 12ra arte. Bertan, izena emandako 38 taldeek hartuko dute parte, 12 multzotan banatuta. Hamar multzo hiru taldekoak dira, eta beste biak laukoak. Bakoitzetik bakarra sailkatuko da hurrengo faserako.
Bigarren fasean, beraz, 12 talde ariko dira, martxoaren 23tik apirilaren 9ra, lau multzotan banatuta, eta hauetatik ere, bakarra sailkatuko da, final aurrekoetarako; guztira, lau.
Final aurrekoak bi izango dira; maiatzaren 6an, Alegian, eta maiatzaren 13an, Bergaran.

Finala, maiatzean
Finalaurrekoetan ondoen moldatzen diren 2 taldeek Azpei­tiako Izarraitz pelotalekuan izango dute zita, maiatzaren 27an egingo den finalean.
Sarrerak laster jarriko dituzte salgai www.bertsosarrerak.eu webgunean; bai Ale­gia eta Bergarako final aurrekoetarako, eta baita Azpeitiako finalerako ere.

PARTAIDEAK

ASTIGARRAGA
BERTSOTAN: Urko Casado, Iker Goñi eta Agin Laburu.
EPAILEA: Maddalen Laburu.
GAI-JARTZAILE: Olatz Mitxelena.
SAIOAK: Bihar, otsailak 12, 18:00etan Zipotza elkartean, Zarauzko Tulipanak taldearen kontra. Ondoren, afari-merienda egingo da. / Otsailaren 25ean, Oreretan, Oreretako Xenpelar taldearen kontra.

EREÑOTZU
BERTSOTAN: Arnaitz Lasarte, Aritz Zerain, Ibon Miner eta Iñaki Zelaia.
EPAILEA: Amaia Otxotorena.
GAI-JARTZAILE: Mikel Peruarena.
SAIOAK: Bihar, otsailak 17, 22:30etan Ereñotzuko Ur Mia elkartean, Azkoitiako Erniarraitz II taldearen kontra. / Martxoaren 3an Irunen, Txingudi I taldearen kontra.

HERNANI 1
BERTSOTAN: Maialen Lujanbio, Andoni Mujika, Eñaut Martikorena eta Joxe Urdangarin.
EPAILEA: Aitor Lasarte.
GAI-JARTZAILE: Jon Altuna, Oxan.
SAIOAK: Otsailaren 17an, Orion, Orioko Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen kontra. / Martxoaren 3an, Arriatzun, Azkoitiako Erniarraitz III taldearen kontra.

HERNANI 2
BERTSOTAN: Oier Iurramendi, Iker Osa, Unai Agirre eta Iker Ormazabal.
EPAILEA: Jon Iraola.
GAI-JARTZAILE: Eñaut Agirre.
SAIOAK: Martxoaren 4an, Mutrikun, Mutriko, Deba eta Mendaroko bertsolariek osatutako Arnope taldearen kontra./Martxoaren 10ean, Hernaniko Txalaparta elkartean, Amasa-Villabonako Am...ona! taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!