PSE-EEk birplanteatuko du Udalaren bizikidetza arloko ekimenak uztea

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 20a, 01:00

Pintadak agertu ziren Herna­niko PSE-EEren egoitzan, eta horien inguruan hausnartzeko bilera egin zuten herriko agrupazio sozialistako kideek pasa den otsailaren 10ean. Orain, PSE-EEk prentsa-ohar bidez adierazitakoaren arabera, erabaki dute erreflexio hori publiko egitea.
Herriaren erantzuna, oinarri
Horrela beraz, PSE-EEk azaldu duenez, «Herna­niko talde politiko ezberdinen eta ehundaka herritarren eran­­­tzuna ikusita, birplanteatu egingo da Udalak bizikide­tza arloan antolatutako ekimenetan parte-hartzeari uztea». 
Dena den, Ricardo Crespo bozeramailearen hitzetan, «bi­zi­kidetza guztien ongiari dagokio, lortzea asko kostatzen da, eta segituan hausten da. Horregatik, arlo honetan lan egin behar dela erabaki dugu, oztopoak jarri eta bidea zail­tzen duen jendea egon arren». Era berean, diote, «zorrotzagoak» izango direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!