Ohi bezala, inauterien bueltan hainbat kontzertu eskainiko ditu; horietan aurrenekoa izango da biharkoa. Udaletxeko arkupeetan izango da, eguerdiko 12:45etan.
Tolosako inauteriak, gogoan
Inauterien aurreko kontzertua izanda, Euskal Herrian hain ezagunak diren Tolosako inauteriak ekarri nahi izan ditu gogora Hernaniko Musika Bandak. Izan ere, doinu horiek oso ezagunak dira herrian, batez ere, Tolosako txarangek garai batean izandako arrakastagatik: San Joanetan Kaxkoko kaleetan barrena ibiltzen ziren maiz Udalak edota koadrila ezberdinek gonbidatuta.
Iñude eta artzaietan, ere bai
Horrez gain, iñude eta artzaien ekitaldi nagusian ere entzun ahal izango dira Bandaren doinuak, aurretik.