Torturen Kontrako Nazioarteko egunaren bueltan, kontzentrazioa deitu zuen herenegun Hernaniko Sortuk, Ertzain-Etxearen parean. Bertan elkartu ziren herritarrak Euskal Herrian gertatutako torturak salatzeko, eta eskatzeko «indar polizial horien guztien erantzule diren erakundeei, Espainiako Estatuari eta Eusko Jaurlaritzari, inpunitatea bukatu dadila, eta egin dezatela biktima guztien aitortza, erreparazioa eta jarri ditzatela ez errepikatzeko bermeak».