Kartzelaz aldatu dute Ugaitz Errazkin euskal preso hernaniarra, Etxerat elkarteak konfirmatu duenez. Fresnesko presondegian zegoen orain arte, Paris inguruan, eta orain egun gutxi lekualdatu dute Chateaurouxeko kartzelara. Euskal Herritik 617 kilometrora dago Errazkinen kokapen berria.
2012tik, Fresnesen
2012ko ekainean atxilotu zuen Errazkin Frantziko poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, eta ordutik, Fresnesko kartzelan egon da.