Aurreko larunbatean eman zuen Kronikak Jai Batzordearen erabakiaren berri: San Joanetako egun batean, ekainaren 27an, ez da sokamuturrarik ezta zezen txikirik izango. Erabaki horren harira, elkartearen iritzia plazaratu du Askekintzak, taldearen Facebook orrialdearen bidez: «hemendik, Jai Batzordea zoriondu nahi dugu bere jarrera irekiarengatik».
Dena den, ohartarazi dute gehiago eskatuko dutela: «lanean jarraitu behar dugu animaliadun jai guztiak kendu arte».