Iñude eta artzaien konpartsa, bertako inauterien iragarle

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Hernaniko inauteriak ate jo­ka daude, eta horren ira­garle izango da, besteak bes­te, Urumea ikastolak urtero ate­ratzen duen iñude eta ar­tzaien konpartsa. 
Goizeko 11:45etan abia­tuko da Uru­me­a ikastolatik ber­tatik, eta ondoren zehar­katuko ditu inguruko kale eta txoko guztiak: Sandius­terri, Elkano kalea, Gudarien Plaza, Kardaberaz kalea, Plaza Berri, Kale Nagusia, eta handik, Plazaraino.
250 pertsonako konpartsa
Denera, 250 pertsonek har­tuko dute parte aurtengoan. Horien artean, 48 dantzari ari­tuko dira, iñude eta ar­tzaiez jantzita; 50 inguruk joko dute danborra, eta beste guztiak garai bateko per­tso­naiak irudikatuko dituzte: globeroak, piruleteroak, bar­ki­le­roak, umezainak, alka­tea, udal-idazkaria, senda­gile­ak, erizainak, zapata-garbitzaile­ak, argazkilari­ak... 
Horiek guztiek Urumea txarangaren doinuen erri­t­mo­ra dantzatuko dute.

Ekitaldi nagusia, Plazan
Plazan egingo duten ekital­diarekin emango zaio buka­era, iñude eta artzaien konpar­tsari, 12:30ak aldera. Bertan, iñudeak daramaz­kiten haurrei txertoak eman ondoren, udaletxeko aginta­ri­ei aurkeztuko dizkiete, be­raien izenak erregistratu ditzaten. Bukatzeko, arin-arina dantzatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!