Energia Astea antolatu du Udalak aurrenekoz, eta herenegun eman zioten hasiera Plaza Berrin egindako Energia Azokarekin. Bertan, teknologia erakustea izan zuten helburu, eta datozen egunetako ekintzetan, aldiz, informazioa zabaltzea izango da gakoa.
Horretarako, bi ekintza antolatu dituzte asteazken eta ostegunerako.
Aurrenekoak, etzi egingo denak, tailer formatua izango du. Goienerren eskutik, Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eskainiko da. Ostegunean, aldiz, Uhin taldea izango da gonbidatua, eta azalduko du Nola aurreztu energia gure etxeetan.
Biak 19:00etan hasiko dira, Biterin. Euskeraz eskainiko dira, baina izulpen zerbitzua izango da.